Ekonomia -

Lan Gatazka

Darpon: 'Osakidetzako baldintzek ez dute greba justifikatzen'

Osasun sailburuaren hitzetan,  Osakidetzako langileek dituzten lan-baldintzak kontuan hartuta, ez dago 'inolaz ere justifikatuta bi eguneko lanuztea'.

Jon Darpon, Osasun sailburua.
Jon Darpon, Osasun sailburua.
Jon Darpon, Osasun sailburua.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak uste du sindikatuek apirilaren 23 eta 24rako deitutako greba-egunak ez daudela "justifikatuta", Osakidetzako langileen baldintzak kontuan haruta. Era berean, greba maiatzeko hauteskunde bezperatan deitzeak "kutsu berezia" hartzen duela eta hori "ez duela gogoko" gaineratu du.

Onda Cero irrati-kateari egindako adierazpenetan, SATSE, ELA, LAB, SME, FFHE, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek  hil honetarako deitu dituzten lanuzteak izan ditu hizpide sailburuak. Osakidetzako 35.000 langile daude grebara deituta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, apirilaren 23an eta 24an.

Greba eskubidea errespetatzen duela esan ondoren, Darponek esan du lan-baldintzen aldeko edozein borroketan grebarena erabili beharreko azken erreminta izan beharko litzakeela. Bere hitzetan, gainera, Osakidetzako langileek dituzten lan-baldintzak kontuan hartuta, "ez dago inolaz ere justifikatuta bi eguneko lanuztea".

Maiatzeko hauteskunde bezperatan greba deitzea ere esanguratsua iruditzen zaio sailburuari. Bere ustez, horrek "kutsu berezia" ematen dio protestari.

"Soldata duinak"

Administrazio publikoko langileek duela bost urtetik soldata izoztuta dutela gogora ekarri du sailburuak, eta horregatik inor ez dagoela "pozik" gaineratu. Dena dela, administrazio publikoan "soldatak duinak" direla eta lan-baldintzak administrazio publikotik kanpoko sektoretan baino hobeagok direla zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza