Ekonomia -
Patronatuaren bilera
25,7 milioi euroko ordainketa atzeratzea eskatu du Hobetuzek
Ondorioz, orain arteko epeak bertan behera geratu dira; izan ere, atzerapena onartzen baldin badute, EAEko administrazioak eta zentralak data berriak eta ordaintzeko modua adostu beharko dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Hobetuzek ostegun honetan egindako eskakizuna onartuko du Espainiako Gobernuak. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) 25,7 milioi euro ordaintzea eskatzen dizkio, baina Hobetuzeko Patronatuak ordainketa hori atzeratzea eskatu du orain, prozedura administratiboan.
Hobetuzeko Patronatuaren iturriek jakitera eman dutenez, erabakiaren berri Eusko Jaurlaritzako ordezkariei eman diete gaurko bileran, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin izandako bilerak azaldu eta gero.
Patronatuak egindako eskaeraren ostean, orain arteko epeak bertan behera geratu dira; izan ere, atzerapena onartzen baldin badute, EAEko administrazioak eta zentralak data berriak eta ordaintzeko modua adostu beharko dituzte.
Sententziak bere garaian zehaztu bezala, SEPEri 25,7 milioi euroak ordaintzeko epea ostiral honetan bukatzen zen, baina ostegun honetan atzerapena eskatuta, epeak bertan behera geratu dira.