Ekonomia -

Berrindustralizazio prozesua

Moto elektrikoak egiteko proiektua eskaini diote Bergarako Candyri

Candyren berrindustrializazio prozesuaren inguruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak langileei balizko inbertitzaileen berri eman die gaur goizean.

Martin Garitano. Candy Bergara.Sinadura Donostian EFE
Martin Garitano. Candy Bergara.Sinadura Donostian EFE
Martin Garitano. Candy Bergara.Sinadura Donostian EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Candyko enpresa batzordeak iragarri du “ekoizpenari ekiteko” eta lanpostuak sortzeko “aukera” bat iritsi zaiela. Proiektu horren bitartez, moto elektrikoak ekoiztuko dituzte Bergarako lantokian.

Candyren berrindustrializazio prozesuaren inguruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak langileei balizko inbertitzaileen berri eman die gaur goizean.

Enpresa batzordeak bere “poza” adierazi du ohar baten bitartez, “berrindustrializaziorako aukera gauzatzeko aukera honegatik”, baina “zuhurtasunez”jokatuko dutela gaineratu du,

“oraindik proiektua aztertzeko fasean baikaude, eta ezin dugu bere sendotasunaren inguruko iritzirik eman”.

“Hemendik aurrera berrindustrializazio prozesua burutzeko lanean jarraituko dugu, Bergaran lanpostu duinak sortu daitezen”, adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Lana berriak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Bergara argazkiak Gaurko azken orduko albistea Enpresaburuak Industria sektorea gaur