Ekonomia -
Bergara
Candy berriz industrializatzeko akordioa sinatuko dute gaur
Aldundiak, konpainiak eta enpresa batzordeak sinatuko dute ituna, Donostian.
Erredakzioa
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bergarako Candy Hoover konpainiak eta langileen ordezkariek planta hori berriz industrializatzeko akordio bat sinatuko dute gaur.
Ekitaldia 11:30ean egingo dute, Donostiako Foru Jauregian.
LABek "Candyko langileek egindako lana" nabarmendu du, eta gaineratu du akordioak "konpainia berriz industrializatzeko oinarriak" ezarriko dituela, "Bergaran kalitateko lanpostuei eusteko".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea