Ekonomia -

2014ko balantzea

BBVAk 2.618 milioi irabazi zituen iaz, 2013an baino % 25 gehiago

Aurreko urtean baino % 25,7 gehiago irabazi du BBVAk, diru-sarreren igoerari, kosteen kontrolari eta egindako saneamenduei esker, besteak beste.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBVAk 2.618 milioi euroko etekin garbia lortu zuen 2014. urtean, aurrekoan baino % 25,7 gehiago, diru-sarreren igoerari, kosteen kontrolari eta egindako saneamenduei esker, besteak beste.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez, berankortasuna % 5,68an kokatu da 2014ko azken hiruhilekoan. Aurrekoan % 6,1ekoa izan zen, eta iazko datua % 6,68koa izan zen.

Bankuaren jarduerari dagokionez, maileguen kopuruak gora egin du “ia geografia guztietan”, BBVAk emandako datuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
BBVA albisteak