Ekonomia -

BJKNren txostena

Etxegabetzeak % 7,3 hazi dira

Enpresetan aurkeztutako hartzekodunen konkurtsoek, berriz, 2011ko mailan jarraitzen dute. 1.843 hartzekodunen konkurtso aurkeztu dira, % 21,6 gutxiago.

Etxegabetzea Irunen
Etxegabetzea Irunen
Etxegabetzea Irunen

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxegabetze kopuruak % 7,3 egin du gora 2014ko uztaila eta iraila artean, 2013ko garai berarekin alderatuz gero. Enpresetan aurkeztutako hartzekodunen konkurtsoek, berriz, 2011ko mailan jarraitzen dute. 1.843 hartzekodunen konkurtso aurkeztu dira, % 21,6 gutxiago.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) krisi ekonomikoak prozedura judizialetan duen eragina aztertzen duen txostena aurkeztu du. Horretan jasotzen denez, egindako etxegabetzeen % 43,4 hipoteken betearazteari dagokio. % 51,3, berriz, alokairua ez ordaintzeari eta gainerakoak beste arrazoi batzuengatik egin dira.

Hipoteken betearaztea dela eta aurrera eramen diren botatzeek % 22,1 egin dute gora. Hiri Errendamenduan Legeak erregulatzen dituen prozesuekin zerikusia duten etxegabetzeek % 4,2 egin dute behera.

Autonomia Erkidegoei dagokionez, Katalunian gauzatu dira etxegabetze gehien (% 22,2). Valentzian % 16,4, Andaluzian % 15,8 eta Madrilen % 11,6.

Urteko lehen hiruhilekoan, ordea, hipoteken betearazteen kopuruak % 1,4 egin du behera eta 16.767an kokatu da.

Hartzekodunen konkurtsoak

Hartzekodunen konkurtsoak, berriz, 2011 urteko mailan kokatu dira. Urteko hirugarren hiruhilekoan 1.843 hartzekodunen konkurtso egon dira, iazko garai berean baino % 21,6 gutxiago.

Denbora tarte horretan 1.141 konkurtso aurkeztu dira. Zenbateko horri Konkurtsoen Legearen 176 bis.4 artikuluak zehazten dituen 198 kasuak gehitu behar zaizkio.

Hitzarmenen fasera 336 txosten heldu dira. 962k hasi dute likidazio-fasea, iazko epe berean baino % 25,5 gutxiagok.

Madrilen gauzatu dira konkurtsoen % 20,4, Katalunian % 19,2, Andaluzian % 13,6 eta Valentzian % 11,8.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Kaleratzeak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Etxebizitza albisteak BJKN gaur