Ekonomia -

Gatazka

ELAk eta LABek Confebask 'atzerakoia' elikatzea egotzi diote Urkulluri

Eusko Jaurlaritza elkarrizketa sozialerako mahaian patronalarekin eseri izana gaitzetsi dute, sindikatuak "legez kanporatu" nahi dituelakoan.

ELAren eta LABen ordezkariak, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe
ELAren eta LABen ordezkariak, artxiboko irudi batean.
ELAren eta LABen ordezkariak, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA eta LAB sindikatuek "herrialdeko atzerakoienak elikatzea eta onartzea" leporatu dio Eusko Jaurlaritzari, elkarrizketa sozialerako mahaian Confebask patronalarekin esertzeagatik. Izan ere, patronalak bi sindikatuok legez kanporatu nahi dituela berretsi dute.

Bi sindikatuetako kideek kontzentrazioa egin dute gaur Confebasken Bilboko egoitzaren parean, "Confebaskek legez kanporatu nahi gaitu" lelopean, eta bertan izan dira Adolfo 'Txiki' Muñoz eta Ainhoa Etxaide ELAren eta LABen idazkari nagusiak.

Muñozek gogor kritikatu du Jaurlaritzak, Confebaskek eta CCOO eta UGT sindikatuek elkarrizketarako mahaia osatu izana, Iñigo Urkullu lehendakariaren Jaurlaritzak langileen % 60 ordezkatzen duten sindikatuak, ELA eta LAB, ahaztu zituelako, eta hori "antidemokratikoa" delako.

Buruzagi sindikalak berretsi du Confebasken dokumentua, haien ilegalizazioa eskatzen duena, "benetakoa" dela, eta hori "estatu kolpea" dela.

Muñozen esanetan, euskal patronalak "bi ligatan jolasten du". "Lehenengo mailan", Espainiako Ligan, Eusko Jaurlaritzak "ez du eskumenik" ELAren eta LABen ilegalizazioa "galarazteko", eta horregatik jo du Confebaskek CEOEra, azaldu du ELAren idazkari nagusiak.

Era berean, Muñozek kritikatu du patronalak "euskal ligan" ere parte hartzen duela, eta bertan "finantziazioa" eta "errekonozimendua" jasotzen dituela.

Bestalde, Confebaskek Antonio Garamendi CEOEren presidente izateko hautagaitza babestu izana kritikatu du, hautagai horrek "Espainiaren batasuna" aldarrikatzen duelako, eta hori bateraezina delako "gobernu nazionalista batekin".

Elkarrizketa mahaia

Elkarrizketa mahaiaz, ELAk esan du edukiz hustu dutela. Gainera, patronalarentzat eta Jaurlaritzarentzat gehiengo sindikala "oztopoa" denez, UGTrekin eta CCOOrekin konformatu behar izan dutela kritikatu du.

LABen idazkari nagusiak, berriz, mahaian parte hartu ez izana goraipatu du, parte hartzeak "agenda neoliberala babestea" suposatuko lukeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak ELA Langile Abertzaleen Batzordeak Confebask albisteak