Ekonomia -

Lan-gatazka

Estatuak auzitara eraman du Eusko Irratiaren lan-deialdia

Deialdi hori dela eta, Radio Euskadiko langileek astebeteko greba hasi dute gaur. Lan-eskaintza publikoa geldiarazi nahi du ESK sindikatuak protesta honekin.

Radio Euskadiko langileen protesta. Argazkia: EiTB
Radio Euskadiko langileen protesta.
Radio Euskadiko langileek astebeteko greba hasi dute gaur

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Irratiak deitutako Lan-Deialdi Publikoaren kontrako helegitea aurkeztu du Estatuko Abokatutzak EAEko Justizia Auzitegi Nagusian. EiTBko Administrazio kontseiluak apirilaren 29an onartu zuen  49 plazako lan-eskaintza.

Behin helegitea aurkeztuta,  prozesuan inplikatutako aldeek bederatzi  eguneko epea dute auzian aurkezteko.

Astebeteko greba

ESK sindikatuak deituta, Radio Euskadiko langileek astebeteko grebaren lehen eguna dute gaur.

EiTBko irratietarako martxan dagoen lan-deialdi publikoa geldiarazi nahi du ESK-k protesta honekin. Agiri batean salatu duenez, oposaketak deituta, Gizarte Segurantzak erregularizatu zituen 79 langile kaleratu eta 30 lanpostu amortizatuko dituzte.

Zuzendaritzak, berriz, ezohiko kontratu mota bat erregularizatu nahi duela erantzun du; finkoak ez diren kontratu mugagabeen langileena, hain zuzen ere. Gizarte Segurantzak 2010ean laboral bihurtu zituen, EiTBren sorrera legearen arauen kontra.

ESK izan da protesta deitu duen sindikatu bakarra, eta Eusko Irratiko langile batzordeak ez dio babesik eman, zuzendaritzak ohar batean goraipatu duenez.

"Enplegu publikoko deialdiak euskal irrati publikoaren, zehazki, eta EiTB Taldearen, oro har, jasangarritasuna bermatu nahi du, euskal gizarteak eskatzen duen zerbitzu publikoa emanez", gaineratu dute zuzendaritzatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Irrati programazioa ESK sindikatuaren azken ordukoa