Ekonomia -
Mugagabeko greba
Bizkaibuseko sindikatuek Diputazioari leporatu diote greban izatea
Sindikatuek berriz ere adierazi dutenez, gatazkaren konponbidea “arras erraza” da; “iaz adostutakoa errespetatzea” litzateke.
Erredakzioa
Bizkaibusen ordezkaritza duten sindikatuek –UGT, CCOO, ELA, LAB eta LSB-USO- Bizkaiko Diputazioari egotzi diote zerbitzuan greba mugagabea abiaraztea, asteburuan sindikatuekin harremanetan ez jartzeagatik, “borondate falta” dutelako.
Gainera, baieztatu dute ibilgailu batek ere ez duelako inolako eragozpenenik izan ibilbidea egiteko.
Iñaki Andres ELAko ordezkariak -sindikatu guztien izenean- adierazi duenez, “tamalez” astelehen honetan mugagabeko greba abiarazi dute, nahiz eta sindikatuek asteburuan Diputazioarekin negoziatzeko, eta gatazka konpontzeko, “itxaropen txikia” zuten.
“Diputazioak ez digu deitu nahi izan, ez du akordiora heltzeko borondaterik agertu”, salatu du sindikatuek astelehen honetarako deitutako manifestazioa hasi baino lehen, Europa Pressek zabaldu duenaren arabera.
Gainera, Andresen iritzian, “oso deigarriak” dira Itziar Garamendi Garraiobideak eta Lan Publikoko batzarkideak egindako adierazpenak. “Gure esku dagoen guztia egingo dugu akordioa lortzeko eta behar adina bilera egingo ditugu”, esan zuen Garamendik.
Alabaina, Andresen esanetan, “kontrakoa egiten ari dira”, Diputazioak ostiralerako deitu baitu bilera langileen ordezkariekin.
Sindikatuko bozeramaleak azaldu duenez, “ez da bateragarria behar beste bilera egin eta akordio bat lortzen saiatuko direla esatea, eta gero sindikatuekin lau egun barru egin nahi izatea bilera". “Adostasuna lortzeko borondate falta dagoela uste dugu, eta horrek greba mugagabera bultzatzen gaitu”, kritikatu du.
Sindikatuek berriz ere adierazi dutenaren arabera, gatazkaren konponbidea “arras erraza” da; “iaz adostutakoa errespetatzea” litzateke. Diputazioak -sindikatuen hitzetan- onartu egin du egindako eskaintzan lanpostuak murriztuko dituztela , esan baitu “2013ko urriaren 4an zeuden lanpostuak, 2016ko martxoan berreskuratuko” direla.
“Gaur egun, duela urtebete sinatutakoa ez badu bete, ez dugu sinistuko 2016ean egingo dutena”, esan du.
San Andresek, hori dela eta, langileen eta “Bizkaiko herritarren” kontura barre egitea egotzi dio Diputazioari, gatazka konpontzeko ahaleginak ez egiteagatik, eta, gainera, gatazka “berak sortu du, ez duelako akordioa bete”.
"Langile denak"
Sindikatuetatik adierazi dutenez, langile "guztiek" bat egin dute grebarekin, behintzat greba egiteko aukera dutenek, zerbitzua minimoak osatzen duten % 30 kontuan hartu barik.
Enpresei dagokienez, orain bi aste egin zuten “kontratu bakarra”, eta Diputazioak enpresek “lan baldintzak betetzeko” borondatea dutela helarazi zien, eta hori “beste eskakizunetako bat da”.
Istiluak
Bizkaiko hainbat puntutan arazoak izan dira Bizkaibuseko langileek deitutako greba orokorraren lehenengo goizean. Batetik, gutxieneko zerbitzuak egin behar zituzten ibilgailu batzuek arazoak izan dituzte garajetik ateratzeko eta, bestetik, autobus biri beirak apurtu dizkiete harrikadaz.
Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek azaldu dutenez, piketeek Berriatua eta Lemoan autobusen irteerak itxi egin dituzte, ontziak lotzeko erabiltzen den katea erabilita. Zornotzan ere "arazoak" izan direla adierazi dute Aldunditik.
Diputazioak “erasoak gaitzetsi ditu”
Bizkaiko Diputazioak zerbitzu minimoak egin behar zituzten Bizkaibuseko zenbait ibilgailuk izandako “erasoak” eta “nahita eragindako blokeoa”, autobusen aparkalekuetako sarbideetan.
Itziar Garamendi Garraiobide eta Lan Publikoko diputatuak, ohar baten bidez, “Bizkaibusen zerbitzua eta egunero erabiltzen duten milaka erabiltzaileak defendatzeko duten modua” ote den galdetu die EGT, CCOO, ELA, LAB eta LSB-USO sindikatuei.