Ekonomia -

Bizkaibuseko greba

Greba mugagabea bertan behera uzteko azken saiakera Bizkaibusen

Sindikatuek eta Diputazioak beste bilera bat dute gaur eguerdian. Orain arte, ez dira ados jarri, eta akordiorik ezean, astelehenetik aurrera greba mugagabea deitu dute Bizkaibuseko langileek.

Bizkaibuseko langileak. Argazkia: EFE
Bizkaibuseko langileak. Argazkia: EFE
Bizkaibuseko langileak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundia eta Bizkaibuseko sindikatuak gaur berriz bilduko dira. Atzoko bilera akordiorik gabe amaitu zuten, eta, beraz, mobilizazioei eutsiko diete langileek. Astelehenetik aurrera greba mugagabea dute deituta.

Gaurko hitzorduan akordio bat lortzea espero dutela azaldu du Aldundiko bozeramaile batek.  Adostasuna lortu arte, negoziazioak mantenduko dituztela erantsi du.

Atzoko bileran  Bizkaiko Aldundiko ordezkarien jarrera "adar jotze bat" izan zela kritikatu dute sindikatuek; langileek mahai gainean jarritako proposamenei arduradun politikoek erantzunik ez dietela eman nahi salatu dute.

"Partidako 90. minutuan gaude eta Aldundiak 'bihar erantzungo dizuet' bakarrik esan digu", esan dute sindikatuek. "Pilota Aldundiaren teilatuan" dagoela gaineratu eta, akordiorik ezean, datorren astelehenean greba mugagabea abiatuko dutela gogorarazi dute. Greba hasi zutenetik gatazkak berdintsu jarraitzen duela eta ez dela ia ezertan aldatu nabarmendu dute langileek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Grebak albisteak Ekonomia berriak Bizkaibus Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Lan gatazkak Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa