Ekonomia -

Antxoa

Euskal arrantzaleak antxoa harrapatzera aterako dira astelehenean

Baldin eta galiziarrak arrantzara irteten badira, eta Espainiako Ministerioak antxoaren arrantza baimentzeko hartutako ebazpena atzera botatzen ez badu.

Euskal arrantzaleak antxoa harrapatzera aterako dira astelehenetik aurrera. Argazkia: EiTB
Euskal arrantzaleak antxoa harrapatzera aterako dira astelehenetik aurrera. Argazkia: EiTB
Euskal arrantzaleak antxoa harrapatzera aterako dira astelehenetik aurrera. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal arrantzaleak antxoa harrapatzera irtengo dira astelehenean galiziarrak itsasora ateratzen badira eta Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Sailak irailaren 8tik aurrera Kantauri itsasoan antxoaren arrantza baimentzeko hartutako ebazpena atzera botatzen ez badu, Miren Garmendia Gipuzkoako Kofradiako idazkariak jakinarazi duenez.

Gauzak horrela, 2.000 tona antxoa gehiago harrapatzeko aukera izango dute Kantauri itsasoko arrantzaleek.

Radio Nacional irrati kateari eskainitako elkarrizketan antxoaren kuota handitzeko hartutako erabakia atzera botatzeko eskatu dio Miren Garmendiak Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari. Garmendiaren esanetan, erabakiak galiziarrei soilik egiten die mesede eta "akordioaren" aldeko apustua egiteko eskatu du. Bizkaiko eta Gipuzkoak arrantzaleek ohartarazi dutenez, antxoaren harrapaketa berriz zabaltzeak 2015eko antxoaren kanpainan eragin dezake. Dena den, antxoa arrantzatzera irtengo direla adierazi dute. Halaber, euskal arrantzaleek Andres Hermina Arrantza idazkariak hartutako erabakia atzera botatzeko eskatu diote Isabel Garcia Tejerina Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen ministroari.

Akordiorik ezean, euskal arrantzaleak ere itsasora irtengo direla aldarrikatu du Miren Garmendiak. "Erreakziorik ez badago eta Galiziako arrantzaleek antxoa harrapatzen dutela ikusten badugu, euskal arrantzaleak ere antxoatara irtengo dira", adierazi du. Halaber, bere ordezkarien artean ordena jartzeko eskatu dio Garcia Tejerinari.

"Guk elkarrizketarako eta adostasuna lortzeko ateak irekita dauzkagu, baina gure eskubideak babestuko ditugu eta ez dugu gure eskubideak urratzea onartuko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Antxoak argazkiak Arrantza kanpaina azken ordukoa Euskadiko kostaldea albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea