Ekonomia -

Auzitegi Gorena

Laminaciones Arreguiren lana erregulatzeko txostena, baliogabe

Horrela, EAEko Auzitegi Nagusiak 2012ko urrian plazaratutako epaia berretsi du Gorenak. Konpainiak helegitea aurkeztu zuen, baina Gorenak atzera bota du.

Laminaciones Arreguiko langileen manifestazioa Gasteizen. Artxiboko irudia: EFE
Laminaciones Arreguiko langileen manifestazioa Gasteizen. Artxiboko irudia: EFE
Gorenak baliogabe utzi du Laminaciones Arreguiko erregulazio txostena

1:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Celsa Atlanticeko (Laminaciones Arregui) 358 langileren kaleratzeak aurreikusten zituen lana erregulatzeko txostena baliogabe utzi du gaur Auzitegi Goreneko lan-arloko gelak.

Honenbestez, EAEko Auzitegi Nagusiak 2012ko urrian plazaratutako epaia berretsi du Gorenak. Konpainiak helegitea aurkeztu zuen, baina Gorenak atzera bota du.

EAEko Auzitegi Nagusiak kaleratzeak bertan behera utzi zituen bere epaian. Lana erregulatzeko txostena "enpresaren errepresalia" izan zela azaldu zuen sententziak; izan ere, egun bat lehenago langileek greba hasi zuten aurretik aurkeztutako txosten baten aurka protesta egiteko. Aurreneko txostenak 91 kaleratze aurreikusten zituen.

Greba eskubidea

Gorenak agiri batean jakitera eman duenez, "greba eskubidearen aurkako xedeak" Celsa Atlanticeko kaleratze kolektiboa "kutsatzen" du. Gasteizko eta Urbinako (Araba) lantegietako langileak kaleratu behar zituzten.

Auzitegi Gorenaren hitzetan, kaleratze kolektibo honek "askatasun sindikala urratzen du, sindikatu batek deitutako grebari eragiten diolako, eta hori sindikatuen borrokarako baliabide bat da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea