Ekonomia -

Porrot ekonomikoa

Beste Gowex auzi bat saihesteko kontrola areagotu nahi du Gobernuak

Burtsako Merkatu Alternatiboan (MAB) kotizatzen duten enpresak merkatu arruntera igarotzeko aukera aztertzen ari da Espainiako Exekutiboa.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Burtsako Merkatu Alternatiboan (MAB) kotizatzen duten enpresak merkatu arruntera igarotzeko aukera aztertzen ari da Espainiako Exekutiboa. Enpresaren kapitalizazioa "500-1.000 milioi eurokoa" izatea baldintza moduan jarriko luke Exekutiboak.

Exekutiboaren ekimenetariko bat izango litzateke Gowex enpresarekin gertatutakoa ez errepikatzeko. Gowexek porrot egin zuen, Jenaro Garcia enpresaburuak konpainiaren azken lau urteetako emaitzak faltsutu zituela aitortu eta gero.

Expansión egunkariak eta Santander bankuak Bartzelonan antolatutako jardunaldian parte hartu du arratsaldean Luis de Guindos Ekonomia ministroak. De Guindosen hitzetan, Gowexeko iruzurra "zoritxarreko eta aparteko gai larri bat da", baina ezin daiteke Espainiako beste enpresa batzuetan gertatzen denik ziurtatu.

Bestalde, Ekonomia Ministerioaren ICAC Institutuak Let's Gowex enpresako kontu-ikuskariak zigortu zituen, eta Miguel Angel Gutierrez M&A Auditores enpresako bazkidea bi urtez gaitasunik gabe utzi zuen Gowex burtsan estreinatu eta gero.

Gainera, Jenaro Garcia Gowexeko presidente ohiak azken sei hilabeteetan konpainiako akzioen % 5 saldu zituen, kargua utzi baino lehen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea