Ekonomia -

Arrantza

Bizkaiko Golkoan antxoa kuota % 18 igotzea proposatu du Europak

Antxoa arrantza itxi egin zuten 2005 eta 2009 urteen artean, espeziea arriskuan ez jartzeko; egun, Bizkaiko Golkoko uretako antxoa biomasa indizea 85.000 tona ingurukoa da.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Irudirik gabe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak Bizkaiko Golkoko antxoaren arrantza kuota % 18 igotzea proposatu du gaur. Horrela, 2014ko uztailaren 1aren eta 2015eko ekainaren 30aren artean, 20.100 tonakoa izango da arrantza kupoa.

Aurreko kanpainan, Europar Batasunak % 17 murriztu zuen antxoaren arrantza kuota, eta arrantza kupoa 17.100 tonakoa izan zen.

Espainia eta Frantzia dira arrantza horretan parte hartzen duten Europar Batasuneko herrialde bakarrak: Espainiak tonen % 90a arrantzatzen ditu, eta gainerakoak, aldiz, Frantziak.

Bruselak proposatutako arrantza kupoa "erreserbak egoera onean eta muga biologiko seguruen gainetik daudela baieztatzen duten txosten zientifikoetan oinarrituta" zehaztu dela azaldu du Europako Batzordeak adierazpen batean.

Itsas eta Elikadura Ikerketa Zentroak (AZTI-Tecnalia) egindako ikerketa kanpaina batek ekainean argitu zuen Bizkaiko Golkoko uretako antxoa biomasa indizea 85.000 tona ingurukoa dela; 2013ko aurreikuspenak baino % 58 gehiago.

Maria Damanaki Arrantza komisario europarrak gaur esan duenez, arrantzaren epe luzerako kudeaketak eta arrantzaleek esfortzuak egiteak "emaitzak" ematen dituela erakusten du antxoaren kasuak.

Damanakik gogorarazi du antxoa arrantza itxi egin zutela 2005 eta 2009 urteen artean, espeziea arriskuan ez jartzeko. "Azken lau urteetan erreserba errekuperatu izana eta arrantzaleek, garai gogor baten ostean, berriro arrantzatu ahal izatea lasaitzeko modukoa da".

Europar Batzordearen proposamena datozen egunetan onartu beharko du europako Ministro Kontseiluak.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Batasun europarra Antxoak Arrantza albisteak 2024 Kantauri itsasoa Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea