Ekonomia -
Katalunia eta Euskadi
Industria, berrikuntza eta turismoa bultzatzeko akordioa sinatu dute
Akordioaren xedea da ezagutza eta bitartekoak partekatzea, produktibitatea eta aberastasun-sorrera hobetzea eta kohesio soziala areagotzea.
Erredakzioa
Felip Puig Kaluniako Generalitako Enpresa kontseilariak eta Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuak bi luraldeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute. Garapen industrialean, berrikuntzan eta turismoan elkarlanean arituko dira. Akordioaren xedea da ezagutza eta bitartekoak partekatzea, produktibitatea eta aberastasun-sorrera hobetzea eta kohesio soziala areagotzea.
Industriari dagokionez, eta hitzarmenak jasotzen duenez, Kataluniak eta Euskadik klusterren arloan informazioa partekatuko dute. Kataluniak 1.200 enpresa biltzen dituen 25 kluster ditu eta Euskadik 1.700 enpresa biltzen dituen 11 kluster eta 11 plekuster.
Enpresa-berrikuntzaren arloan ere lan egingo dute Kataluniak eta Euskadik. Bi lurraldeetako teknologia zentroen bitartean nazioarteko proiektuetan elkarrekin parte hartuko dute eta zentroen arteko esperientziak trukatuko dituzte.
Energiaren alorrean, Espainiako Gobernuak proposatutako energia-sistemaren erreformak industria-ehunean izango dituen ondorioak elkarrekin aztertuko dituzte bi lurraldeek, baita horiei aurre egiteko neurriak ere.
Hitzarmenak turismoan elkarrekin egingo diren ekimenak ere zehazten ditu. Besteak beste, Ignazio Bidea edo turismo gastronomikoa sustatuko dira.