Ekonomia -

Bederatzigarren espedientea

Navaleko sindikatuek eta zuzendaritzak hitzarmena lortu dute

Aldeek bilera egin zuten atzo, eta gaur bertan sinatu nahi dute bederatzigarren espedientearen inguruko akordioa sindikatu guztiekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Naval ontziolaren zuzendaritzak eta sindikatuek hitzarmena lortu dute enpresak aurkeztutako bederatzigarren lan-erregulaziorako espedientearen inguruan. Uztailaren 1ean aplikatzen hasiko dira, eta, gehienez, 131 langileri eragingo die (guztira, 234 lagunek egiten dute lan Navalen).

Aldeek bilera egin zuten atzo, eta gaur bertan sinatu nahi dute akordioa sindikatu guztiekin.

Ekainaren 30ean bukatuko da zortzigarren enplegu-erregulaziorako espedientea.

Bizkaiko ontziolak ferry bat egiteko enkargua jaso zuen maiatzean TESO konpainia holandarraren eskutik, eta horrek bi urterako lan karga emango dio.

Ontziolaren zuzendaritzak enpresa-batzordeari esandakoaren arabera, lan-erregulaziorako txostena beharrezkoa da; izan ere, irailera arte ez omen dira hasiko xaflak mozten, eta urrian hasiko dira, gutxika-gutxika, ontzia eraikitzen. Horren ondorioz, abendura arte lan gutxi egongo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Lana albisteak ABEEE berriak Ekonomia berriak Construcciones Navales del Norte