Ekonomia -

Lan-gatazka

Radio Euskadiko langileak lanuzteak egiten hasi dira

Gaurko lanuzteak, 06:30etik 08:30era, segida izango du, eta ekainaren 8ra bitartean bi orduko geldialdiak egingo dituzte egunero.

Radio Euskadiko langileek egindako protesta bateko irudia. Artxiboko irudia. EiTB
Radio Euskadiko langileek egindako protesta bateko irudia. Artxiboko irudia. EiTB
Bi orduko lanuzteak Radio Euskadin, ekainaren 8ra bitartean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Radio Euskadiko langileek bi orduko lanuztea egin dute gaur, 06:30etik 08:30era, EiTBk onartutako enplegu-deialdi publikoaren kontra. Langileen esanetan, hogeita hamar lanpostu suntsituko dira enplegu-deialdi publikoaren ondorioz.

Enplegu-deialdia irekia izango da eta guztira 49 lanpostu eskainiko dira. Gaur egun, kontratu mugagabea duten 79 langile daude, eta lan-ikuskapenaren txosten baten ondoren lortu zuten irratian sartzea. Alabaina, oposizioa gainditu ezean, lanpostua galdu egingo dute.

79 langile horiek mobilizazioak hasi dituzte, eta beste langileen babesa jaso dute. Izan ere, Radio Euskadiko langileek bi orduko lanuzteak egitea erabaki dute ekainaren 2tik 8ra. Halaber, ekainaren 12an egun osoko greba egingo dute.

Gaurko lanuztea 06:30etik 08:30era izan bada ere, egunero ordu-tarte ezberdinetan egingo dute lanuztea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea