Ekonomia -
Isunaren ostean
'Opor fiskalen' afera betiko ixteko eskatu du Montorok
Espainiako Ogasun ministroak esan du Gobernua oraindik isunaren ondorioak aztertzen ari dela.
Erredakzioa
Cristobal Montoro Espainiako Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroak ez du uste arazorik egongo denik 'opor fiskalengatik' Europar Batasunak jarri duen isuna ordaintzeko, eta afera behin betiko "ixteko" eskatu du.
Montorok Kongresuko korridorean egin dizkioten galderei erantzunez adierazi duenez, "itxi egin behar da behin betiko opor fiskalen afera", eta gaineratu du "hobe" dela "kolokan ez uztea".
Izan ere, ministroak ez du uste ebazpena betetzeko arazorik egongo denik, nahiz eta Espainiako Gobernua oraindik ondorioak aztertzen ari omen den.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 30 milioi euroko isuna jarri zion Espainiako Estatuari 90eko hamarkadan EAEn enpresei eman zitzaizkien legez kanpoko laguntza fiskalak, 'opor fiskalak', epez kanpo berreskuratzeagatik, eta isuna EAEko erakundeek ordaindu beharko dute.