Ekonomia -

Aurreikuspen positiboak

Fitch agentziak Espainiako zorraren nota igo du

Kalifikazioaren igoera honekin, Espainiako zorraren nota hiru espaloi "zabor bonuaren" gainetik jarri du Fitchek, finantza baldintzek hobetu eta gero.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako zorraren nota BBBtik BBB+-era igo du gaur Fitch kalifikazio agentziak, aurreikuspen ekonomikoen hobekuntzari eta defizit publikoaren murrizketari esker.

Kalifikazioaren igoera honekin, Espainiako zorraren nota hiru espaloi "zabor bonuaren" gainetik jarri du Fitchek, finantza baldintzek hobetu eta bankuen sistemaren arriskuak behera egin eta gero.

2012tik 2013ra zerga-sistema sendotzeko eta defizita murrizteko Espainiak egindako esfortzua goraipatu du agentziak, atzeraldi ekonomikoan murgilduta zegoela kontuan hartuta. Defizita aurten BPGren % 5,7 murriztea espero du Fitchek, Gobernuak egindako aurreikuspenaren azpitik, hamarren bat.

Hala eta guztiz ere, defizit publikoa handia dela ohartarazi du Fitchek. Era berean, 2008az geroztik zorrak ekonomian duen pisuak gora egin duela ohartarazi du. 2016an zorra BPGren % 104 izatea aurreikusi du Fitchek.

Lan erreformak, finantza-sistemaren erreformak, pentsioen erreformak eta zerga-sistemaren erreformak lagundu dutela azaldu du Fitchek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea