Ekonomia -
''Kanpaina itxaropentsua''
Euskal arrantzaleek 800 tona antxoa harrapatu dituzte kanpaina berrian
"Tamaina txikiko" arrainak dira harrapatu dituztenak; hori dela eta, salneurria "baxua izango da, euro eta erdi edo bi euro" kilo bakoitzeko.
Erredakzioa
Eugenio Elduayen Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien presidenteak esan duenez, antxoaren aurtengo kanpainaren hasiera "itxaropentsua" izan da, 800.000 kilo antxoa harrapatu baitituzte euskal arrantzaleek.
Halaber, Elduayenen esanetan, aurreko astean kanpaina hasi zenetik "arrantza egun politak" izan da, baina "tamaina txikiko" arrainak izan dira. Horren ildotik, salneurria "baxua izango da, euro eta erdi edo bi euro" kilo bakoitzeko, esan du.
Gainera, azaldu duenaren arabera, gauden garaian kontuan hartuta, kanpaina hasiera "itxaropentsua" da "800.000 kilo inguru" harrapatu direlako.
"Printzipioz, ez legoke arazorik egon behar, baina itsasoa iragarriezina da, eta eboluzioak baldintzatuko du antxoaren tamaina. Hilabeteotan da antxoaren loraldia, eta horien zain gaude", gaineratu du.