Ekonomia -

Lan-gatazka

CCOOk Euskalteleko greba bertan behera utzi du akordioa sinatu ostean

ELA sindikatuak, ostera, greba mugagabea mantenduko du. Lanuztea iragan ostiralean hasi zuten eta CCOOrengandik desberdintzeko deialdia egin zuten.

Euskalteleko langileak. Artxiboko irudia: EiTB
Euskalteleko langileak. Artxiboko irudia: EiTB
Euskalteleko langileak. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO sindikatuak Euskaltel konpainiako greba mugagabea bertan behera utzi du gaur zuzendaritzarekin akordio batera heldu eta gero. Azpikontratatutako langileen lan baldintzen inguruan adostasuna lortu du CCOOk.

Goizeko azken orduan akordioa sinatu dute aldeek, langileen erdiak edukia berretsi eta gero; izan ere, sindikatuak galdeketa antolatu du, CCOOko iturriek jakitera eman dutenez.

ELA bozketaren aurka azaldu da. Galdeketan 97 langilek parte hartu dute. Azpikontratazioak 180 langileri eragiten die.

93 langilek CCOOk eta zuzendaritzak lortutako aurrekordioaren aldeko botoa eman dute, hau da, "% 54k proposamena babestu dute", sindikatuaren arabera.

Sinaduraren ostean, CCOOk greba mugagabea bertan behera utzi du. Lanuztea iragan ostiralean hasi zuten.

ELAk grebarekin aurrera jarraituko du

ELA sindikatuak, aldiz, greba mugagabea mantenduko du. Lanuztea iragan ostiralean hasi zuten eta CCOOrengandik desberdintzeko deialdia egin zuten.

ELAko iturriek azaldu dutenez, CCOOren erabakiak "enpresari mota honetako prozesuak aurrera eramateko aukera ematen dio (zerbitzuen azpikontratazioa)", egoera ekonomikoa kontuan izan gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaltel