Ekonomia -
Euskaltel kasua
Legebiltzarrak Euskalteleko langileen lanpostuen alde egin du
Telekomunikazioa enpresaren langileak bihartik aurrera greba mugagabea egitera deituta daude.
Erredakzioa
Eusko Legebiltzarrak Euskaltel enpresaren eta langileen arteko negoziaketak defendatu ditu 'zerbitzuren bat' kanpora ateratzea 'lan baldintzak eta lanpostuak defendatzeko helburuarekin burutzeko' eskatu duelarik.
EAJ eta PSE-EE alderdiek gaurko saioan aurkeztutako testuak PP eta UPyDren aldeko botoa izan du. EH Bilduk aurka bozkatu du aurretik aurkeztu zuen ez legezko proposamenak aurrera egin ez duela ikusi ostean.
ELA eta CCOO sindikatuek egindako greba mugagabearen deialdia baino egun bat lehenago burutu da eskaera hau. Telekomunikazio enpresak hainbat zerbitzu kanpora atera eta 180 langileren postuak arriskuan egon daitezkeelako hasitako protesten artean aurkitzen da.
Onartutako idatziak bi puntu ditu. Horietako batean Eusko Legebiltzarrak 'Euskalteleko zerbitzuetako bat kanporatu nahi bada lan baldintzak eta lan postuak mantentzeko enpresaren eta langileen arteko elkarrizketaren beharra' eskatu du.
Gainera, Legebiltzarrak Euskadin dauden enpresak bertatik ez mugitzeko erabakiak hartzeko gonbitea luzatu du. Honela, Euskaltel bezalako enpresek 'gainontzeko sektorea bultzatzen jarraitu' eta 'estrategikoa den sektorean kalitatezko lanpostuak sortzen jarraitzeko' nahia egin du.
Greba mugagabea
Euskalteleko langileak bihartik aurrera greba mugagabea hastera deituta daude. Bere lanpostuak defendatzeko asmoa du protesta honek eta enpresan gehiengoa duten CCOO eta ELA sindikatuek deitu dute.
Bi sindikatu hauek enpresak erakutsitako asmoen aurrean langileen lan postuak defendatzeko neurriak eskatu dituzte.
Enpresaren helburuen aurka bi sindikatuek Euskaltelen historiako lehen grebak antolatu zituzten abenduaren 16an, 17an, eta 18an.
Protesta honek enpresa mugiarazi zuen eta sindikatuekin biltzen hasi zen. ELAk bilera hauek utzi zituen enpresak zerbitzuak kanporatzeko duen asmoa ikusi zuenean.