Ekonomia -
2013ko balantzea
Iruzur fiskalagatik 467 milioi euro azaleratu ditu Bizkaiak 2013an
Bestetik, Fiskaltzara 16 delitu bidali zituen iaz Bizkaiko Aldundiak eta espetxe zigorra ekarriko duten bost epai irmo lortu zituen.
Erredakzioa
Bizkaiko Ogasunak 467,1 milioi euro azaleratu ditu 2013. urtean iruzur fiskalaren aurkako neurriei esker, 2012an baino % 2,8 gehiago. Bizkaiko Gizarte Eragintza saileko aurrekontu ia osoa suposatzen du kopuru horrek, gaur Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuak jakitera eman duenez.
Bestetik, Fiskaltzara 16 delitu bidali zituen iaz Bizkaiko Aldundiak eta espetxe zigorra ekarriko duten bost epai irmo lortu zituen (guztira 19 urteko zigorra).
2003tik 2013ra, Bizkaiko Foru Aldundiak iruzur fiskalagatik 3.267 milioi euro azaleratu ditu eta Fiskaltzara ehundik gora delitu bidali ditu.