Ekonomia -
Bizkaiko anbulantziak
Greba eguna Bizkaiko anbulantzietan
Lurraldeko lan-hitzarmenaren defentsan ari dira, eta akordiorik lortu ezean martxoaren 10etik aurrera greba mugagabea hasiko dute.
Erredakzioa
Bizkaiko anbulantzietako langileak grebara deitu dituzte. LSB-USO, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deitu dute lanuztea, eta lan-erreformaren aurretik zuten lan-hitzarmena berreskuratzea, eta horretarako negoziazio mahaia berriro irekitzea eskatzen dute.
Otsailaren 14an egin zuten lehen lanuztea, eta ondoren otsailaren 17an eta 21an ere lanuzteak egin zituzten. Martxoaren 3rako eta 5erako ere lanuzteak deitu dituzte, eta akordiorik ezean, greba mugagabea egingo dute martxoaren 10etik aurrera.
2008-2012 aldirako sinatutako hitzarmena langile guztiei aplikatzea eskatzen du sektorean nagusi den LSB-USO sindikatuak.
LSB-USOren esanetan, hitzarmena oraindik ere indarrean dago berri bat adostu bitartean, baina patronalak kontrakoa dio.
Halaber, estatuko hitzarmena aplikatzeari uzteko eta lurraldeko hitzarmena berritzeko negoziazioei berrekiteko eskatu diote deitzaileek patronalari.
550 langile aritzen dira lanean Bizkaiko anbulantzietan, nagusiki bi enpresatan banatuta: Ambuiberica eta UTE Ambulancias Bizkaia.