Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Lujuak Gobernuaren kritika maila jaistea eskatu dio Iberdrolari

Halaber, Confebaskeko presidenteak merkatu elektrikoari egonkortasuna ematea eta tarifa-defizita argitzea eskatu dio Gobernu zentralari.

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea. Argazkia: EiTB
Miguel Angel Lujua
Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak Gobernu zentralari egindako kritika maila jaistea aholkatu dio Iberdrolari ostiral honetan.

Asteazkenean Iberdrolak 2016ra arte 9.600 milioi euro inbertituko dituela iragarri zuen "aurreikus daitekeen erregulazio egonkorra" duten herrialdeekin, eta, horietatik 1.500 milioi Espainiara zuzenduko zituela gaineratu zuen. Gobernuak hasitako erreforma elektrikoak enpresaren negozioa zapuztu du bertan.

Radio Euskadri eskainitako elkarrizketan, Lujuak esan du "enpresak eta familiak Europako altuenak diren kostu energetikoak ordaintzen" ari direla, eta, "inork ez daki faktura elektrikoa nola kalkulatzen den", gaineratu du.

Lujuak adierazi duenez, "merkatu elektrikoak ez du egonkortasun juridikorik".

Confebaskek azaldu duenez, "Iberdrola munduan zehar Espainia marka saltzen joan den enpresa izan da", eta Espainiako politika energetikoari egindako kritiken atzean "tarifa elektrikoak energiaren kostua ez ordaintzearena" dago.

Lujuaren hitzetan, "Gobernuak ez du egoera hau argitzeko eta tarifa-defizita orekatzeko obligazioa".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola albisteak