Ekonomia -

Eztabaida

Iberdrolak 115 milioi euro inguru inbertitu zituen iaz Euskadin

Iaz, 800 milioi euro gutxiago irabazi zituztela adierazi zuen atzo Iberdrolako presidenteak, eta Gobernuaren politikaren ondorioz, inbertsioak Espainiatik kanpo ateratzen ari direla nabarmendu zuen.

Industria ministroak dio Iberdrolaren adierazpenak aitzakiak direla

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberdrolak, euskal enpresa pribatu nagusiak, 115 milioi euro inguru inbertitu zituen iaz Euskadin. Hemengo enpresekin 800 milioiko kontratuak ditu. Azkenak urtarrilean sinatu zituen:  Ibermaticarekin 5.500.000 eurokoa, Elecnorrekin bost milioikoa eta Jaso enpresarekin milioi erdikoa. Euskal ogasunari 600 milioi euroko ekarpena egiten dio.

Jose Manuel Soria Industria ministroak esan du aitzakia dela esatea Espainiako Gobernuaren erreforma energetikoak Iberdrolaren inbertsioak "uxatu" dituela, Ignacio Sánchez Galan presidentearen atzoko adierazpenei erantzunez.

Iaz, energia sektorearen erreformagatik 800 milioi euro gutxiago irabazi zituztela adierazi zuen atzo Iberdrolako presidenteak, eta Gobernuaren politikaren ondorioz, inbertsioak Espainiatik kanpo ateratzen ari direla nabarmendu zuen.

Soria ministroaren hitzetan, Iberdrolak “bost urte daramatza” Estatuan inbertsioak gutxitzen, eta 2009tik “ehunka milioika euro” murriztu dituela gaineratu du.

“Horrenbestez, murrizketa hauek 2013an egin genuen erreforma energetikoarekin zerikusirik ez dutela uste dut”, berretsi du.

“Enpresa handi, ertain edo txiki batek bere etekinak murriztea ez da inoiz albiste ona izango. Baina, azken urteetan itxi behar izan dituzten milaka enpresak, batez ere ertainak eta txikiak, dira kezka gehien pizten dutenak. Batez ere energiaren kostua % 60 igo delako itxi dute enpresa horiek, eta hori da Gobernutik konpondu behar dugula”, adierazi du.

Soriak ez ditu Sánchez Galanen kritikak baloratu nahi izan, “edozein iritzi askea eta zilegia” dela argudiatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola gaur Bizkaiko albisteak Arabako berriak