Ekonomia -

Iruzur fiskala

Hiru aldundiek zergadunen datuak trukatzea erabaki dute

Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiek onartu dute jada erabakia, eta tokian tokiko Batzar Nagusiek berretsi beharko dute orain. Bizkaiko Aldundia ere datuak trukatzeko prest azaldu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zergadunen datuak trukatzeko erabakia hartu dute Euskal Autonomia Erkidegoko hiru foru aldundietako ogasunek. Iruzur fiskalaren aurka egiteko, informazioa partekatuko dute Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 35 urtetan lehenengo aldiz.

Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiek onartu dute jada erabakia, eta tokian tokiko Batzar Nagusiek berretsi beharko dute orain. Bizkaiko Aldundia ere datuak trukatzeko prest azaldu da.

Aurretik baimenik eskatu gabe, sistema informatiko baten bitartez kontsultatu ahal izango dituzte datu horiek. Zergak bi edo hiru lurraldetan ordaintzen dituzten herritarren datuak daude jomugan, errentaren gaineko zergari, BEZari edo elkarteen gaineko zergari dagozkienak. "Iruzurraren kontrako borrokan urrats bat gehiago ematea da helburua", adierazi du Aitor Uribesalgo Arabako Ogasun diputatuak.

Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiek dagoeneko eman diote argi berdea aukera horri bide ematen dion hitzarmenari. Martxoan hasi nahi dute horretan elkarlanean, eta Bizkaiko Foru Aldundiak prest omen du hitzarmena, behar denean sinatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba Iruzurrak argazkiak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa