Ekonomia -

Lan protesta

Incoesako langileek itxialdia egin dute Eusko Jaurlaritzan

Bediako lantegiarentzat bideragarritasun azterketa egitea eskatu dute, eta bilera bat egiteko eta ekoizpen sarearen alde "benetako apustua" egiteko eskatu diote Arantza Tapia sailburuari.

Eusko Jaurlaritzaren kanpoaldea. EITB.
Eusko Jaurlaritzaren kanpoaldea. EITB.
Eusko Jaurlaritzaren kanpoaldea. EITB.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Incoesako langileek itxialdia egin dute Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitza nagusian. Ekoizpen sarearen alde "benetako apustua" egitea, eta Bediako lantokiko langileekin batera bideragarritasun azterketa egitea eskatu diote Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari.

Astelehenean enpresak jakinarazitakoaren arabera, Bedian duen lantokia ixteko asmoa duela salatu dute langileek. Konkurtsoko administratzailearekin izandako azken elkarrizketaren arabera, eta oraindik baieztapen ofizialik jaso ez badute ere, enpresak langileak kaleratzeko erregulazio plana aurkeztu zuen joan den astean.

LAB sindikatuak zabaldu duenez, Incoesako langileak Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzara sartu, eta Arantza Tapia sailburuaren bulegora gerturatu dira, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak "hainbat aldiz agindutako bilera burutzea" eskatzeko.

Sindikatuaren esanetan, hamar bat kide bildu dira Jaurlaritzaren egoitza barruan, eta beste hainbat, eraikinaren kanpoaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Grebak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Enpresak Lan gatazkak azken ordukoa Arratia-Nerbioi albisteak