Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Aburto, Adegiren proposamenari buruz: 'Ez da nire eredua'

Adegik egindako azken proposamenari buruz (negoziazioak enpresaburuen eta langileen artean egitea), Aburtok esan du Adegirena ez dela Jaurlaritzaren eredua.

IKER GOMEZ / EITB.COM

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Aburto Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak esan du iragan astean Adegi patronalak aurkeztutako proposamena ez datorrela Urkulluren Gobernuaren ereduarekin bat, negoziazio-kolektiboaren eskema apurtu egiten duelako.

Horren harian, Adegiri egindako proposamena aldatzeko eskatu dio Aburtok. “Aurkeztu bezain laster denek kritikatu egiten duten ereduaren aurrean, hausnarketa bat egin behar dutela uste dut”.

“Ez da nire eredua”, esan du Aburtok Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan. Gipuzkoako patronalak, enpresaburuek langileekin "zuzenean" negoziatzea proposatu zuen iragan astean, negoziazio kolektiboaren "osagarri" gisa, lan-harremanen "blokeoa" gainditzen saiatzeko.

Sailburuak esan du Adegiren proposamenaren “filosofiarekin” bat datorrela, hau da, “lan-harremanen eredu berri bat beharrezkoa dela”, baina patronalaren eta sindikatuen funtzioak ezin direla baztertu azpimarratu du.

Bestalde, sailburuak esan du 2014. urtea aurrekoa baino "hobea" izango dela, nahiz eta aurten oraindik 4.000 bat lanpostu suntsituko diren.

Aburtok berretsi du 2014. urtean aurrekoan baino lanpostu gutxiago galduko direla. Hala ere, aurten 4.000 bat enplegu suntsituko dira, sailburuaren hitzetan.

"Aurten lanpostu gutxiago suntsitzea aurreikusten dugu, eta langabezia tasa hobetzea espero dugu, urtearen amaieran enplegua sortzen hasteko", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea