Ekonomia -

Lan-gatazka

Eskola garraioko monitoreek beste hiru greba egun abiatu dituzte

Besteak beste, lan-hitzarmen berria adostu arte aurrekoak indarrean jarraitzea eskatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskola-garraioko eta jolastokietako monitoreek beste hiru greba egun egingo dituzte gaurtik asteazkenera, Hezkuntza publikoan, joan den asteko astelehenean eta asteartean ere lanuzteak egin eta gero. 500 langile inguru daude sektore honetan EAEn.

Negoziazioak abiatu ezean, urtarrilaren 27an protesta greba mugagabe bihurtuko dutela ohartarazi dute sindikatuek.

Azken lan-erreformaren aurrean lan-hitzarmena "blindatzea" aldarrikatu dute langileek, eta hitzarmen berria adostu arte aurrekoak indarrean jarraitzea eskatu dute. Halaber, soldatak dagokion lan-kategoriarekin parekatzea nahi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea