Ekonomia -

Mendeko ekarpenak

Kaltetuak:'Haserrea areagotu baino ez digute egin'

Proposamen berria ez dela bidezkoa salatu du, berriro,  Fagorrek eta Eroskik igorritako mendeko ekarpenen kaltedunen elkarteak. Mobilizazio aktiborako deia egin du.

Kaltetuak elkarteko kideak, gaur, Legebiltzarraren atarian. Argazkia:EITB
Kaltetuak elkarteko kideak, gaur, Legebiltzarraren atarian. Argazkia:EITB
Eroskiko ekarpenen kaltetuek ez dute proposamena onartzen

1:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarraren atarian elkarretaratzea egin dute, ostiralero bezala, Kaltetuak elkarteko kideek. Atzo Kontsumobidek eta Eroskik aurkeztutako proposamena, berriro, atzera bota dute. Eroski eta finantza erakundeek akordioa lortu zuten mendeko ekarpenen gatazkari irteera emateko. Kaltetuek atzo bertan adierazi zuten ez zeudela akordioarekin ados . Proposamenaren arabera, ekarpenaren % 15 eskudirutan jasoko lukete bezeroek, eta beste % 55, berriz, 12 urterako bonutan. Ondorioz, % 30eko kita egongo litzateke. Kontsumobidek bitartekaritza lanak egin ditu akordio horretan.

Proposamen horrekin  haserrea areagotu baino ez dietela egin esan dute. "Mendeko ekarpenak erosi genituenean engainatu gintuzten, eta oraingo proposamena ere ez da bidezkoa", esan dute. Eroski krisiari aurre egiteko gai izango den zalantza dute kaltetuek, eta Fagor Etxetresnak enpresarekin gertatu dena gertatzeko arriskua dagoela esan dute. 30.000 kaltetu inguru batzen dituen elkarteak, epai bideari eutsiko diola gaineratu dute.  Jakin badakite epaitegietara jotzea luzea, garestia eta ziurgabetasuneko bidea dela askorentzat, eta horregatik, beste borroka bide batzuk ere hartzeko deia egin dute: Eroskin erosteari uzteko, Laboral Kutxatik dirua ateratzeko eta Lagun Aroko bezero izateari uzteko deia egin diete herritarrei, mobilizazio gisa.

Txema Gisasola MCCko presidentearen dimisioaz, Ricardo Gonzalez de Durana Kaltetuak elkarteko bozeramaileak esan du "espetxean" egon beharko lukeela Gisasolak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea