Ekonomia -

Lan-harremanak

Adegik langileekin 'zuzenean' negoziatzea proposatu du

Negoziazio eredu berri hau "bide tradizionalen (sindikatuekin hitz egitea) osagarri" izango litzatekeela azaldu du Gipuzkoako patronalak.

Jose Miguel Ayerza Adegiko idazkari nagusia, Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean. EiTB
Jose Miguel Ayerza Adegiko idazkari nagusia, Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean. EiTB
Adegik lan harremanen eredu berria aurkeztu du

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako patronalak, Adegik, enpresaburuek langileekin "zuzenean" negoziatzea proposatu du, negoziazio kolektiboaren "osagarri" gisa, lan-harremanen "blokeoa" gainditzen saiatzeko.

Miramongo teknologia parkean (Donostia) egindako ekitaldi batean, Pello Guibelalde eta Jose Miguel Ayerza Adegiko presidenteak eta idazkari nagusiak lan-harremanak aldatzeko eredu bat aurkeztu dute.

Ayerzaren esanetan, eredu honek "hirugarren bide bat" zabalduko luke lan-harremanen esparruan, baina "bide tradizionalak" (sindikatuekin negoziatzea) albo batera utzi gabe.

Ekitaldian, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak ere hartu du parte, eta hurrengo hilabeteetan industrializazio plan bat abiatuko duela aurreratu du. Halaber, ardatza berrikuntza izango dela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea