Ekonomia -

Greba Villavesan

Aurreakordiora iritsi dira TCCko zuzendaritza eta langileen batzordea

Gaur, aldeek bilera egin dute, eta aurre-akordioa lortu dute. Langileen batzordeko sindikatu guztiek, LAB izan ezik, babesa eman diote dokumentuari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

TCCko zuzendaritza eta langileen batzordea aurre-akordio batera iritsi dira gaur, Iruñerriko Mankomunitetaren bitartekaritzarekin. Bihar, langileek aurre-akordioa bozkatu beharko dute, greba bertan behera utziko duten erabaki aurretik.

Langileek abenduaren 16an ekin zioten greba mugagabeari. Gaur, aldeek bilera egin dute, eta aurre-akordioa lortu dute. Langileen batzordeko sindikatu guztiek, LAB izan ezik, babesa eman diote dokumentuari.

Aurre-akordioaren edukia ez zabaltzea erabaki dute, langileek euren bozka eman arte, batzordeak jakitera eman duenez. Hala ere, enpresa batzordeko bozeramaileak aurreratu du akordioak langileei ireki zaizkien espedienteak kentzea ekarriko duela.

Gaur batzartu dira Iruñerriko Mankomunitateko ordezkariak eta TCCko langileak, Villavesen lan gatazkari buruz erabaki bat hartzeko. Akordioaren inguruko xehetasunak bihar bertan jakinaraziko dituzte eta, ondoren, langileek bozkatu egingo dute.

Gaur, grebaren 22. eguna izan da Iruñerriko garraio publikoan. Azken egunetan, TCCko zuzendaritzak eta langileen batzordeak bilera ugari egin dituzte, Iruñerriko Mankomunitatearen bitartekaritzarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea