Ekonomia -

Argindarraren prezioa

Lehiakortasun Batzordeak ez du manipulazio zantzurik aurkitu enkantean

Antza, enkante horretan adostu zuten argindarraren igoera (% 11) ez zuten halanola erabaki: ohiz kanpoko baldintza teknikoek eragin zuten igoera hori, El Paisek aurreratu duen txostenaren arabera.

Soria Industria ministroa. EITB.
Soria Industria ministroa. EITB.
Soria Industria ministroa. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Lehiakortasun Batzordeak ez du manipulazioaren zantzurik aurkitu Espainiako Gobernuak bertan behera utzitako enkante elektrikoan, gaur El Pais egunkariak jakitera eman duenez.

Bere egunean, Juan Manuel Soria Industria ministroak enkantea manipulatu egin zutela adierazi zuen, Gobernuak enkantea bertan behera utzi ondoren.

Horregatik, Lehiakortasun Batzordeari txosten bat eskatu zion, eta El Paisek gaur dokumentu horren ondorioak jakitera eman ditu. Enkantea aztertu duten adituek ez dute manipulazio horren zantzurik aurkitu, txostenaren arabera.

Antza, enkante horretan adostu zuten argindarraren igoera (% 11) ez zuten halanola erabaki: ohiz kanpoko baldintza teknikoek eragin zuten igoera hori.

Txosten osoa datorren asteartean aurkeztuko dute.

Azkenik, argindarra % 2,3 igoko da urtarrilean. Gobernuak argindarraren prezioa finkatzeko formula berriak bilatuko ditu aurten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea