Ekonomia -
Urtarriletik aurrera
Hondarribik Madrilera eta Tenerifera hegaldi berriak izango ditu
Good Fly Canary Airlines airelineak iragarri duenez, urtarriletik aurrera Madrilera eta Tenerifera hegaldiak eskainiko ditu Hondarribiko aireportutik.
Erredakzioa
Good Fly Canary Airlines (Good Fly) airelineak iragarri duenaren arabera, datorren urtarriletik aurrera Hondarribiko aireportutik Madrilera eta Tenerifera hegaldiak eskainiko ditu.
Konpainiak ohar batean azaldu duenez, 170 eserleku dituen McDonnell Douglas MD-83 hegazkin bat eskuratu ostean, datorren urtarrilaren 30etik aurrera Madrilera hegaldi bat eskainiko du egunean behin, astelehenetik ostiralera. Hegaldiak ordu bat eta bost minutuko iraupena izango du.
Horrez gain, ostiralean aterako den eta igandean itzuliko den Tenerifera beste hegaldi bat ere eskainiko du. Horren iraupena hiru ordukoa izango da.
Astean zehar, Madrilera hegaldia 07:30ean aterako da eta 69 euroko prezioa izango du. Itzulerarako hegaldia, berriz, 19:30ean aterako da eta 79 euroko balioa izango du.
Tenerifera hegaldiak ostiraleko 21:15ean aterako dira eta igandeko 17:00etan itzuliko dira Gipuzkoara. Txartelek 99 euro balioko dute.
Good Fly Canary Airlines argitu du prezioa mantendu egingo dutela eta saldutako txartelen arabera igoko dela, baina Madrileko txartelek (joan eta etorria) ez dute 279 euroko prezioa gaindituko, eta Tenerifekoek, 310 eurokoa.