Ekonomia -

Tarifa elektriko berria

Estatuko Aldizkari ofizialak argindarraren igoera publikatu du

Ministroen kontseiluak atzo onartu zuen tarifa berria, eta 2014ko lehen hiruhilekoan aplikatuko da.

Tarifa berria 2014ko martxoan amaituko ei da. Argazkia: Photl
Tarifa berria 2014ko martxoan amaituko ei da. Argazkia: Photl
%2,3 garestituko da argia 2014ko lehen hiruhilabetean

1:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Aldizkari Ofizialak (EAO) gaur publikatuko du urtarrilaren 1ean abian jarriko den argindarraren tarifa berria. % 2,3 igoko da prezioa, eta 2014ko lehen hiruhilekoan izango da martxan.

EAOk azpimarratu duenez, merkatu lehiakor bat eta prezioak ezartzeko mekanismo egokiak izatea beharrezkoa da herritarrek argindarra lehiakortasunez eta gardentasunez jasotzen dutela bermatzeko.

Ministroen kontseiluak atzo onartu zuen argindarraren % 2,3ko igoera.Portzentaje horretatik, % 1,4 energiaren prezioari dagokio, eta % 0,9, aldiz, bidesarien igoerari (ordainagiriko zati erregulagarria).

2014ko lehen hiruhilekoan aplikatuko da igoera hori. Bitartean, Espainiako Gobernuak, Merkatuaren eta Konpetentziaren Batzordeak gomendatutakoari jarraituz, behin betiko mekanismo bat sortuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea