Ekonomia -
Greba
Iruñerriko autobus gidarien aurka espedientea zabaldu dute
Iruñeko Mankomunitateak (MCP) zigortzeko espedientea zabaldu du gutxieneko zerbitzuak ez betetzeagatik. Herritarren eskubideak "behin eta berriro urratu" dituztela argudiatu du MCPk erabakia hartzeko.
Erredakzioa
Iruñeko Mankomunitateak (MCP) Iruñerriko autobus gidarien aurka zigortzeko espedientea zabaldu du gaur gutxieneko zerbitzuak ez betetzeagatik. Herritarren eskubideak "behin eta berriro urratu" dituztela argudiatu du MCPk erabakia hartzeko. 'Villavesen' langileak greba egiten ari dira.
Jose Muñoz MCPko presidentearen hitzetan, "herritarrei egiten ari zaien kaltea ikusita ekitea premiazkoa da"; izan ere, "bitartekarien bi saiakerek porrot egin dute eta gutxieneko zerbitzuak ez dituzte bete".
Lan Departamentuaren eta mankomunitatearen bitartekaritzek porrot egin dutela gogorarazi du. "Ezarritako gutxieneko zerbitzuak etengabe urratu dituzte" herritarrei kaltea eginez, horrela MCPko presidenteak zigortzeko espedientea martxan jartzea eskatu du.
"Herritarrak eta merkatariak babesik gabe daude egoera honen aurrean; Mankomunitateko zerbitzu teknikoei zigortzeko espedientea martxan jartzeko eta enpresari jakinarazteko eskatu diet", adierazi du Muñozek agiri batean.