Ekonomia -
Lan gatazka
Lanbideko langileen % 70-80k egin dute bat greba deialdiarekin
Eusko Jaurlaritzak 200 langilek beharrean jarraituko duten edo ez negoziatzeko borondaterik ez duela erakutsi salatu dute sindikatuek.
Erredakzioa
Lanbideko behargin gehienek greba egin dute gaur, Eusko Jaurlaritzak erakundearentzat dituen planen aurka protesta gisa. Sindikatuen arabera, Euskal Enplegu Zerbitzuko langileen % 70-80k egin dute bat greba deialdiarekin.
Gaurko lanuztea azaroan hasi ziren mobilizazioen eta azaroaren 11ko grebaren jarraipena izan da. Orduan, langileen % 70 agertu ziren grebaren alde.
CCOO sindikatuak bat egin du zerbitzu publikoko lanpostuak eta adostutako ordainsariak mantentzearen aldeko manifestazioarekin.
Protesten ondorioz, Lanbideren bulego gehienak itxita egon dira gaur, sindikatuen arabera.
Greba egin duten langileek manifestazioa egin dute Gasteizen, euren aldarrikapenen alde. EAJren Gobernuari lanpostuak egonkortzeko eskatu diote, eta negoziatzeko borondatea erakusteko; izan ere, sindikatuen ustez, orain arte ez dute horretarako asmorik azaldu.
ELA sindikatuko bozeramaile batek azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du, momentuz, 200 langilek abenduaren 31tik aurrera lanean jarraituko duten edo ez zehaztu.