Ekonomia -
Batzar Nagusiak
Erreforma fiskala onartu dute Bizkaian, 153 milioi gehiago biltzeko
EAJk, PSE-EEk eta PPk adostu dute, eta 2014ko urtarrilaren 1ean sartu da indarrean. ''Kapitalaren hirukoak arrabola'' zabaldu duela salatu du EH Bilduk.
Erredakzioa
Bizkaiko Batzar Nagusiek behin betiko onartu dute EAJk, PSE-EEk eta PPk adostutako erreforma fiskala. 2014ko urtarrilaren 1ean sartu da indarrean eta, bertan biltzen diren neurriekin, 153 milioi euro gehiago biltzea aurreikusi dute.
Zehazki, PFEZaren eta Elkarteen gaineko zergaren inguruko aurreproiektuak, eta Oinordekotzen eta Dohaintzen zergaren eta Ondare Eskualdatzeen zergaren inguruko neurriak onartu dituzte.
Erreformak ''sistema bidekoago baten alde'' egiten duela defendatu dute jeltzaleek, eta EAJren, PSE-EEren eta PPren babesa jaso du. EH Bilduk, berriz, zuzenketak aurkeztu dizkio, baina ez dute aurrera egin. ''Kapitalaren hirukoak arrabola'' zabaldu duela salatu du koalizioak.