Ekonomia -

2014 urteko aurrekontua

PSEk 115 zuzenketa partzial erregistratu ditu

Zuzenketei esker, hasieran zehaztutakoa baino 11,4 milioi euro gehiago jasoko ditu Gipuzkoak.

Iñaki Arriola Donostian eskaini duen prentsaurrekoan
Iñaki Arriola
Iñaki Arriola Donostian eskaini duen prentsaurrekoan

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSEek 115 zuzenketa partzial erregistratu ditu Eusko Legebiltzarrean. Euskal aurrekontuei eginiko zuzenketa horiek EAJ alderdiarekin hitzartuta daude. Ondorioz, hasieran zehaztutakoa baino 11,4 milioi euro gehiago jasoko ditu Gipuzkoak.

Besteak beste, ondorengoak nabarmentzen dira zuzenketan artean: 2,7 milioi euro Donostiako Metroaren lanak 2014an hasi daitezen, 1,5 milioi euro Eibarreko erietxearentzat eta 850.000 euro Zumarragako erietxearentzat.

Iñaki Arriola PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusiak prentsaurrekoa eskaini du Donostian Susana Corcuera buruzagi sozialistarekin batera. Prentsaurreko horretan zuzenketen nondik norakoak azaldu ditu. Esan duenez, aurrekontuen bozketan talde sozialista abstenitu egingo da eta aurrekontuak aurrera aterako dira.

Arriola “pozik” agertu da Gipuzkoa “ostrazismotik ateratzeagatik”. Arriolaren aburuz, “Gipuzkoak ez du mesederik jasotzen EAJ Gobernuan dagoenean”. Datorren urteko Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuek Gipuzkoari 11,4 milioi euro gehiago zuzenduko dizkiela gaineratu du.

Donostiako Metroari eta Eibarreko eta Zumarragako erietxeei zuzenduriko partidez gain, CITA Alzheimer erakundearentzat 300.000 euro eta Basque Culinary Centerrentzat 210.000 euro aurreikusi dituzte. Kirol arloan, kulturan eta irisgarritasunean udalek ekintzak aurrera eraman ahal izateko laguntzak ere aurreikusten da.

Pasaiako portua

Pasaiako portua ere hizpide izan du Arrioalak prentsaurrekoan. Gaiarekin PSE “arduratuta” dagoela esan du eta Urkulluren Gobernuak Pasaiari “berriz ere azterketak egiteko” 80.000 euro soilik zuzentzea kritikatu du.

“Jaurlaritzak ez du argi zer egin, eta hori dela eta, ez dugu gai horrekin loturiko zuzenketarik aurkeztu”, esan du Arriolak. “Kanpoko portua eraiki ezean, ez da badiaren berrikuntza osotasunean egingo”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea