Ekonomia -

Sektore publikoa

Jaurlaritzak administrazio publikoko 15 zuzendaritza kargu kendu ditu

Gainera, bost erakunde publiko ixteko eta hiru teknologia parkeak eta hamabi industrialdeak fusionatzeko izapideak abiatu dituzte.

Josu Erkoreka
Josu Erkoreka
Administrazioaren egitura % 20 txikituko du Jaurlaritzak

1:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak abian jarri du administrazio publikoa ordenatu eta arrazionalizatzeko plana, eta dagoeneko lehenengo neurriak hartu ditu. Besteak beste, 47 zuzendaritza kargu kentzea aurreikusten zuen plan honek, eta dagoeneko 15 kargu indargabetu dituzte. Gainera, bost erakunde publiko ixteko eta hiru teknologia parkeak eta hamabi industrialdeak fusionatzeko izapideak abiatu dituzte.

Josu Erkoreka Administrazio eta Justizia sailburuak eta Ricardo Gatzagaetxeberria Ogasun sailburuak prentsaurrekoa eman dute gaur Legebiltzarrean, EAEko administrazio publikoa ordenatu eta arrazionalizatzeko estrategia aurkezteko. Honek, 50 entitate publiko desagertzea eta 47 zuzendaritza kargu kentzea ekarriko du, baina zerbitzu publikoen kalitatea mantendu egingo da.

Ildo horretan, Erkorekak esan du dagoeneko martxan den plan honen arabera, %20ko murrizketa izango dutela zuzendaritza karguek; hau da, egun dauden 239 karguetatik 47 desagertuko direla.

Gatzagaetxeberriaren adierazpenak

Bestalde, Ricardo Gatzagaetxeberria Ogasun sailburuak ziurtatu du Euskal Administrazio Publikoaren osaketa ez dela neurriz kanpokoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea