Ekonomia -
2014ko aurrekontuak
Eusko Jaurlaritzak ez du tasa judizialekin diru-sarrerarik izan
Justizia eta Administrazio Sailak 2014an 220,5 milioi euroko aurrekontua izango duela jakitera eman du Erkorekak, aurten baino % 3,5 gehiago.
Erredakzioa
Estatuak tasa judizialekin bildu duenarekin diru-sarrerarik ez du jasoko 2014ko aurrekontuak, Josu Erkoreka Administrazio Publiko eta Justizia sailburuak azaldu duenez.
Juan Maria Zubeldia Zerbitzuetako zuzendariarekin batera agerraldia egin du Erkorekak Eusko Legebiltzarreko Hazienda eta Aurrekontu Batzordean. Saileko aurrekontuaren ildo nagusiak azaldu ditu sailburuak.
Justizia eta Administrazio Sailak 220,5 milioi euroko aurrekontua izango duela jakitera eman du Erkorekak, aurten baino % 3,5 gehiago.
Sailaren egitasmoa EAEko aurrekontuen % 2,1 dela azaldu du sailburuak.
Justiziako arloak 163 milioi euro izango ditu 2014an, 2013an baino zazpi milioi gehiago. 2012ko kontuekin alderatzea "engainagarria" litzatekeela erantsi du.