Ekonomia -

Berrikuntza Funtsa

Aldundiek berriz ere ekarpenak egin ditzaten eskatu du Jaurlaritzak

2014rako 102 milioi euroko aurrekontua izango du Lehendakaritzak, eta hortik heren bat Berrikuntza Funtsara bideratuko dute. Polizia gehiegikerien biktimei 1,8 milioi eskainiko dizkiete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2008-2013 epean bezala, foru aldundiek Berrikuntza Funtsan ekarpenak egitea eskatu du Eusko Jaurlaritzak, ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuen finantzaketa hobetzeko asmoz.

"Hori lortzeko, Euskal Finantzen Kontseiluan adostasuna berreskuratzea espero dugu'', esan du Txus Peña Lehendakaritzako idazkari orokorrak.

Legebiltzarrean agerraldia egin du Peñak, Lehendakaritzak 2014rako izango duen aurrekontuaren xehetasunak emateko. Guztira, 102 milioi euro izango ditu, aurten baino % 6,5 gehiago.

Zenbateko horren heren bat Berrikuntza Funtsara bideratuko dute, Basque Excelence Research Centre, kooperatiba ikerketa eta ikerketa estrategikorako programak finantzatzeko.

Lehendakaritzaren aurrekontua, zenbakitan

Modu honetara banatuko dute Lehendakaritzaren aurrekontua: Egitura eta Laguntza, 10,3 milioi euro (% 10,1); Kanpo Harremanak, 7,6 milioi euro (% 7,4); Garapenerako Lankidetza, 35 milioi (% 34,3); Berdintasuna, 5,8 milioi euro (% 5,7); Justizia eta Giza Eskubideak, 6,5 milioi euro (% 6,3); eta Berrikuntza Funtsa, berriz, 37 milioi euro (% 36,2).

Polizia gehiegikerien biktimei zuzendutako laguntza, ''bermatuta''

Justizia eta Giza Eskubideak sailaren barnean, 1,8 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak Polizia gehiegikerien biktimen laguntzetarako.

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bakea eta Bizikidetzarako idazkari nagusiaren hitzetan, erabaki ''egokia'' da, eta Aurrekontuen aurkezpenean egin duen agerraldian, laguntzok jasotzeko irizpideekin baten egiten duten pertsonak guztiek laguntza horiek jasoko dituztela ''bermatu'' du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea