Ekonomia -

% 0,3ra arte jaitsi da

Inflazioak puntu bat baino gehiago behera egin du irailean

Urriaren 11n datua baieztatuko balitz, KPI hirugarren hilabetez jarraian jaitsiko litzateke. 2012ko irailean salneurriek gora egin zuten zerga berrien aplikazioarekin batera.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inflazioak puntu bat baino gehiago egin du behera irailean, abuztuarekin alderatuz gero. Horrela, kontsumoko prezioen indizea (KPI) % 0,3an kokatu da, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) gaur jakitera eman duenez.

Urriaren 11n datua baieztatuko balitz, KPI hirugarren hilabetez jarraian jaitsiko litzateke; izan ere, abuztuarekin alderatuta indizeak puntu bat baino gehiago behera egingo luke, tasa % 1,5ekoa baitzen.

INEren arabera, 2012ko irailean salneurriek gora egin zuten zerga berrien aplikazioarekin batera; izan ere, KPIren tasa gutxituen igoera indarrean sartu zen (% 8tik % 10era), eta baita orokorra ere (% 18tik % 21era).

Inflazioa 2009ko azaroan izandako maila berean kokatu da. Azarotik aurrera KPIk etengabe gora egin zuen 2011ko apirilera arte; izan ere, % 3,8an kokatu zen.

Iaz zerga aldaketak indarrean sartu eta gero, indizea behera egiten hasi zen, baina 2013ko maiatzean eta ekainean joera hori eten zen, KPI % 1,7an eta 2,1ean kokatu zelako hurrenez hurren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea