Ekonomia -

Lan gatazka

Bizkaibuseko greba jarraipen zabala izaten ari da, sindikatuen arabera

Gutxieneko zerbitzuak betetzen ari dira. Hala ere, autobus batzuk atzerapenarekin atera dira grebako piketeek oztopatu dituztelako. Aldundiak azaldu duenez, autobus batzuen gurpilak zulatu dituzte.

Ilarak Bizkaibuseko autobusetan. Artxiboko irudia: EFE
Ilarak Bizkaibuseko autobusetan. Artxiboko irudia: EFE
Normaltasunez hasi da Bizkaibusen greba

0:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaibuseko greba % 100eko jarraipena izaten ari da, sindikatuek jakitera eman dutenez. Gutxieneko zerbitzuak betetzen ari dira (% 30). 1.400 langileek lanuzteari erabateko babesa eman diote.

Bizkaibuseko langileek 24 orduko greba egiten ari dira ostegun honetan, gauerdian hasita. Bizkaibuseko zerbitzuan enplegua eta egungo lan baldintzak mantentzeko eskatuz ari dira langileak mobilizazioak egiten.

Goizeko bost eta erdietan Barakaldon elkartu dira langileak, enpresak autobusak gordetzen dituen tokian. Ondoren, hamaiketan, manifestazioa egin dute Zabalburu enparantzatik Foru Aldundira.

Bizkaibus greba efe

Bizkaibuseko langileak ostegun honetan, Bilbon. Argazkia: EFE

CCOO pozik azaldu da langileen erantzunarekin eta "lanuztearen jarraipena % 100ekoa" dela goraipatu du. "Gutxieneko zerbitzuak betetzen" ari direla erantsi du sindikatuak. Gainera, orain arte ez du Ertzaintzak esku hartu behar izan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Grebarekin Bizkaiko Foru Aldundiak gogoeta egitea espero du CCOOk.

Piketeak

Hala ere, autobus batzuk atzerapenarekin atera dira piketeek oztopoak jarri dituztelako. Aldundiak azaldu duenez, autobus batzuen gurpilak zulatu dituzte.

CAV enpresako garajetik gutxieneko zerbitzuak bete behar zituzten zerbitzuak atzerapenarekin abiatu dira goizeko lehen orduan (08:00). Gainera, zenbait autobusetako gurpilak zulatu dituzte.

Bestalde, 06:45 aldera TCSAk zerbitzu bat bertan behera utzi behar izan du. Arrigorriaga eta Galdakaoko ospitalea lotzen dituen autobusari gurpil bat zulatu diote.

Bizkaibusen lan egiten duten enpresa ezberdinetako langileek "ideiak eta helburuak argi" dituztela azpimarratu du ELAk. Lan gaztazkaren inguruan "Aldundiak herritarrak nahastu nahi izana" ere salatu du sindikatuak.

"Enplegua eta lan baldintzak mantentzea dira gure helburuak", adierazi du. Mobilizazioen egutegiak bere horretan jarraitzen duela baieztatu du sindikatuak. "Datozen asteetan mobilizazioak gogortuko egingo dira, gure helburuak lortu arte", gaineratu du.

Bizkaiabus greba efe

Ilarak Bizkaibuseko autobusetan. Artxiboko irudia: EFE

Bizkaiko Foru Aldundiak bilera deitu du ostiralerako, baina sindikatuek greba mantentzea erabaki dute.

ELA, UGT, CC.OO., LAB eta USO sindikatuek deitu dituzte mobilizazioak eta asteartean lanuzteak egin zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea