Ekonomia -

Supermerkatuak

Erosketa saskiak aurten ia hirukoiztu du iazko garestitzea

Krisia areagotu egin da eta familien egoera ekonomikoa kritikoa da, baina supermerkatuek prezioak igotzea erabaki dute. 2008tik 2010era arte kontrakoa egin zuten supermerkatu nagusiek.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Supermerkatu nagusien prezioek % 2,9 egin dute gora. Datuak 2012ko igoera ia hirukoizten du; izan ere, iaz prezioek % 1 baino ez zuten gora egin, OCUk jakitera eman duenez.

Krisia areagotu egin da eta familien egoera ekonomikoa kritikoa da, baina supermerkatuek prezioak igotzea erabaki dute. 2008tik 2010era arte kontrakoa egin zuten supermerkatu nagusiek, OCUren arabera.

Hala ere, Espainiako familiek erosketa saskian batez beste 836 euro arreztuko dituztela uste du Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak. Aurrezkia iazkoa baino asko txikiagoa izango da (% 22), krisia eta supermerkatuetako prezioen homogeneotasuna dela-eta. Kontsumitzaileek % 4,5 gutxiago gastatu dute elikagaiak erosteko.

Supermerkatu garestienek salneurriak jaitsi dituzte; merkeenek, ostera, prezioak igo dituzte.

OCUren txostenaren ondorio nagusiak dira. Txostenak Espainiako 1.164 supermerkaturen prezioak jaso ditu 63 hiritan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Ekonomia berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Kontsumitzaileen eskubideak Erosketa saskia