Ekonomia -
Politika orokorreko bilkura
De Andres 'eredu fiskala zalantzan jartzen dutenen aurka' arituko da
Arabako Politika Orokorreko osoko bilkuran, De Andres ahaldun nagusiak azpimarratu du Batzar Nagusiak direla zergen inguruko erabakiak hartu behar dituztenak.
Erredakzioa
Egun indarrean dagoen eredu fiskalaren eta zergen inguruan erabakitzeko gaitasuna EAEko Batzar Nagusiei uztea defendatu du Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak. Kontzertu Ekonomikoa eta Foru Aldundien eredua “zalantzan” jartzen dutenen aurka arituko dela gaineratu du Arabako Politika Orokorreko osoko bilkuran.
“Euskal Autonomia Erkidegoaren oinarriak kolokan jartzen dituztenek aurrean izango gaituzte”, azpimarratu du De Andresek.
Horren hitzetan, eskubide foralak “eskubide historikoak” dira eta, horrenbestez, zergei buruz erabakitzeko gaitasuna Batzar Nagusiek izan behar dute. Hori aldatzea euskal herritarren arteko akordio historikoak “zanpatzea” lítzatekeela gaineratu du.Euskadin indarrean dauden erakundeen egitura eta eskumenak defendatu ditu Arabako buruzagiak bere agerraldian, EAJk eta PSE-EEk adostutako erreformen eta neurri berrien aurrean.EAJ eta PSE-EEren arteko itun fiskalari buruz, De Andresek esan du sozialistek eta jeltzaleek Araba ahaztuta utzi dutela. Urrian egingo duten Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan, Ekarpenen Legearen erreforma proposatuko du Arabako Aldundiak, egun indarrean dagoenak “desoreka sakona eragiten duelako".Hala ere, akordiotara iristeko borondatea adierazi du De Andresek osoko bilkuran.