Ekonomia -

Lan erreforma

Lan hitzarmenik ez egoteak lan gatazkak hamarkoiztu egin ditu

Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluak jaso dituen eskakizun gehienak, ia % 80, metal eta hezkuntza sektoreetakoak dira.

LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariak, lan hitzarmenen aldeko manifestazioan. Argazkia: EFE
LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariak, lan hitzarmenen aldeko manifestazioan. Argazkia: EFE
Bitartekaritza eskatzen dutenen kopurua % 500 hazi da

1:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 7an lan hitzarmen asko berritu gabe gelditzeak Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluak eskakizun gehiago jasotzea eragin du. Uztailean, 350 eskakizun inguru jaso ditu, iazko garai berean baino hamar aldiz gehiago. 2012ko garai berean, erakundeak 36 eskakizun jaso zituen.

Precok azken hilabetean jaso dituen eskakizun gehienak metal eta hezkuntza sektoreetakoak dira, eta Gipuzkoan, bereziki, nabarmen egin du gora eskari kopuruak.

Garbiñe Biurrun Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salako presidentearen ustez, Espainiako Gobernuak ostiralean Lan Erreformaren inguruan onartutako dekretuak epaitegien lana arinduko du.

Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean esan duenez, "iazko lan erreformak baino mekanika judizial zentzuzkoagoa ahalbidetuko du". Horrela, "kaleratze bakoitzeko salaketa indibidualak jarri beharrean, taldekako bat jarri ahal izango da".

Biurrunen esanetan, uztailaren 7an lan hitzarmenak berritu ez zirenetik, "plaza berHitzarmen eko epaitegien erabakiak kontrakoak izan daitezke", eta hiru lurraldeetako epaitegietakoak eta Euskadiko eta beste erkidego batzuetakoak, eta baita Auzitegi Nazionalak ebatzitakoak ere. "kolektiboen aurreraeragina interpretatzeko moduak zalantza asko eragiten ditu oraindik ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea