Ekonomia -

Nafarroan

Nafarroako Justiziako langileak, greba mugagabean

Langileek bat egin dute protestarekin, Foru Gobernuak aldi baterako ezintasuna duten langileei ematen dieten diru-laguntzaren parte bat kentzeko asmoaren aurka.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Justizia Administrazioko langileek greba mugagabea hasi dute gaur, historian lehenengo aldiz, Foru Gobernuak aldi baterako ezintasuna duten langileei ematen dieten diru-laguntzaren parte bat kentzeko asmoaren aurka.

CCOO, CSIF, STAJ, ELA, LAB eta UGT sindikatuetako ordezkariek osatzen dute Justiziako langileen batzordea, eta, horren ustez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak hartu nahi duen neurria "eraso argia" da. Izan ere, nahiz eta salbuespenezko egoerak arautzeko eskumena izan, estatuko araudia "hitzez hitz" ezarri nahi dutela salatu dute langileek.

Sindikatuen arabera, gaixotasun arrunt batek eraginda baja hartu behar izanez gero, ezintasunaren lehenengo hiru egunetan langileak soldataren % 50 jasoko du; laugarren egunetik hogeigarrenera, berriz, horren % 75; eta, hortik aurrera, soldata osoa.

Horien ustez, Foru Gobernuak "Justizia Administrazioaren langileak injustizia eta diskriminazio egoera batera eraman nahi izan ditu". Hala, langileek herritarrei "kalteak eragingo dizkien" mobilizazioak deitu beste irtenbiderik ez dute ikusi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea