Ekonomia -
Zergak igo
Gobernu zentralak alkoholaren eta tabakoaren gaineko zergak igo ditu
Halaber, enpresa handien zerga-oinarria murrizten duten sozietateen gaineko zergen kenkariak kendu ditu.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak alkoholaren eta tabakoaren gaineko zergak igo ditu. Era berean, enpresa handien zerga-oinarria murrizten duten sozietateen gaineko zergen kenkariak kendu ditu.
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak jakinarazi du gaur, Cristobal Montoro Ogasun ministroarekin batera.
Argi utzi nahi izan dute ez dituztela erregaiak "ukituko", "horien salneurria altuegia delako", azaldu du Montorok. Horrekin batera, "ez dugu ostalaritzarako eta kontsumorako kaltegarria izan daitekeen neurririk hartuko", adierazi du.
Enpresa handien zerga-oinarria murrizten duten sozietateen gaineko zergen kenkariak kendu dituzte, "20 milioi euro baino gehiagoko irabaziak dituzten kasuetan" izango da soilik, "Europako doktrinara hurbiltzeko", zehaztu du Montorok.